XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ura bukatzean, berak lendik zekien dendan utziko zituen zeramazkien tratu pixarrak.

Amak eman zizkion enkargu guziak egin ondoren, amabiak aldean etxera, bertako garbiketak egiteko.

Ori zuen bere eguneroko lana.

Esne-artzailleen artean bazan sendi bat, txintxo asko ordaintzen ziona.

An ere izaki, ordea, mutil gazte bat, emezortzi urte inguru xamarrekoa, ordurako ura ere itxasoko lanetan oitua ta zaildua, bere arraintzale-kolore gorri-beltz aiekin.

Oni benetako grazia egiten zion neskatx gazte arek.

Askotan, erdi brometan, zirika asten zitzaion.

Lenengo, min ematen zion edo lotsa.

Baiña azkenerako jarri zan aren ziriketara, erantzuten ziola; ta, bi uxapal bezela, an ariko ziran elkar-izketan.

- Zuek, baserritar oiek, etzerate gaizki bizi.

- Bear dezuten guzia etxean daukazute, lan gutxi eginta.

- Badakizute eguzkiari ere iges egiten.

- Bai, Krispin. Ori guzia egia izango da.

- Baiña nik egun osoan ez det zuk bezelako denbora librerik izango.

- Asto txiki onekin goizero jetxi, emengo lanak egin, gora ta beera etxerik-etxe, amaren enkarguak bukatu ta mendira berriro.

- Ango garbiketa guziak nere bizkar, biziko bagera.

Zu, berriz, nai dezunean itxasora, ederki pasiatzera.

Gero, egunaren erdia jai.

- Bai larri-aldi ederrak igaro ere.

- Alare, guk dena erosi egin bear.

- Baita baratxuria ere, bear badegu.

- Bai. Ori dena ere egia izango da.

- Baiña bai iñoizka legatz goxoak jan ere.

- Eta zuek ez al dezute jaten?.

- Or denda-bazterretako txakur-pixaz koipetutako sardin zaar ortatik bai.